Iaz legez, 48 bertsolari gaztek parte hartuko dute, eta lau kanporaketa saio eta bi finalaurreko jokatuko dituzte. Finala apirilaren 3an izango da. Lehen saioa martitzenean [martxoak 3] jokatuko da, Barakaldon.
Busturialdearen eta Enkarterri-Ezkerraldearen aurkako kanporaketagaz hasiko da bihar 28. Bizkaiko Bertsolari Gazteen sariketa; Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean lehiatuko dute kanporaketa.
Bihartik martxoaren 26ra bitarte jokatuko da sariketa, eta iazko moduan, 48 bertsolari gaztek parte hartuko dute. Aurten ere, lau kanporaketa saio eta bi finalaurreko jokatuko dituzte. Finala martxoaren 26an izango da, Bilboko BBK Aretoan, 18:00etan.
Sei bertsolariko zortzi taldek hartuko dute parte, eta eskualde bakoitzak talde osatuz. Hurrengoak izango dira parte hartzaileak: Busturialdea, Lea-Artibai, Arratia, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Uribe-Butroe, eta Uribe-Kosta.
Bertsolari gazteentzako aukera. Txapelketaren indarguneetako bat bertsolari gazteenei ematen dien aukera dela diote antolatzaileek: “Euren burua proban jarri eta erronka gainditzeko”. Talde lana jorratzea ere bilatzen dute gainera: “BBK sariketaren ezaugarri nagusenetako bat taldeka jokatzen dela da. Hau da, taldekideen lana talde moduan baloratzea bilatzen dugu”.
Talde izaera indartu eta elkarren arteko harremanak indartu guran, aurten ere, BBK Sariketako sari nagusia taldeko plan bat izango da. Finalistek garaikurrak jasoko dituzte, baina sari nagusia Txapelketan parte hartuko duten gazte guztientzako (bertsolari, gai-jartzaile eta epaile) egun osoko plana izango da. Horrez gain, finalean kantaldi onenaren saria ere egongo dela aurreratu dute.
EGUTEGIA:
- Martxoak 3, Barakaldo (10:30). Busturialdea eta Enkarterri-Ezkerraldea, Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean.
- Martxoak 4, Igorre (11:30). Arratia eta Durangaldea, Igorreko Institutuan.
- Martxoak 9, Mungia (11:00). Uribe Butroe eta Hego Uribe, Mungiako Torrebillelan.
- Martxoak 11, Markina-Xemein (10:30). Lea-Artibai eta Uribe Kosta, Markina-Xemeingo Kultur Aretoan.
- Martxoak 16, Iurreta (10:00). Finalaurrekoak, Orobieta Institutuan.
- Martxoak 18, Sopela (9:45). Finalaurrekoak, Ander Deuna Ikastolan.