Berriatuko III. Nesken Zesta Punta Txapelketaren finaletako bikoteak erabakita daude
Zapatuan jokatuko dituzte finalak. 1. mailan Maite-Arai eta Ihar-Eneritz bikoteen artean erabakiko da txapela. 2. mailan Burne-Erika eta Lur-Frida bikoteak sailkatu dira finalera.
Argazkia: Berriatua Zesta Eskola. Zapatuan jokatu zituzten Berriatuko III. Nesken Zesta Punta Txapelketaren finalerdiak, eta beraz, finaletako bikoteak erabakita daude. Zapatu honetan [martxoak 7] lehiatuko dituzte finalak, 17:30etik aurrera.
1. mailan Maite-Arai eta Ihar-Eneritz bikoteak sailkatu dira finalera, eta 2. mailan Burne-Erika eta Lur-Frida bikoteak. 3. mailan, kinielak jokatu dituzte aurtengo txapelketan, eta finalean ere txapelketan parte hartu duten ume guztien artean jokatuko dituzte, eta denek jasoko dituzte sariak.
Zapatuko finalaurrekoetan, lehia estua eduki zuten Maite-Arai eta Naroa-Maddi bikoteek. Galtzen joan arren, 15-20 zeudela markagailuari buelta eman, eta lehenengoak 23-25 nagusitu ziren. 1. mailako beste finalerdian, Ihartek eta Eneritzek zortzi puntuko aldeagaz (17-25) irabazi zieten Maialen eta Naiari. “Hasieran lehiatu izan zen, baina partidu erditik aurrera erraz irabazi zuten”, azaldu dute Berriatuko Zesta Eskolaren ordezkariek.
2. mailakoen neurketei dagokienez, Lurrek eta Fridak Aroa eta Oaia kanporatu zituzten txapelketatik; 21-25 amaitu zen horien finalaurrekoa. Oso lehiatua izan zen eta azken unera arte ez zen erabaki. “Azkenera arte pare-parean egon ziren”. Burnek eta Erikak, ostera, erraz mendean hartu zituzten Helena eta Uzuri; hamabi puntuko aldeagaz irabazi zuten finalerdia (25-13).
Bestalde, eskolako umeen kiniela Mara eta Maia gailendu ziren.
**Argazkiak: Berriatuko Zesta Eskola: