Helduentzako bertso ikastaroa antolatu dute Ondarroan
Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 15era arte; ikastaroa 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago.
Azken urteotan egin legez, aurten ere helduentzako bertso ikastaroa antolatzea erabaki du Ondarroako Udalak. Zehaztu dutenez, ikastaroak bi orduko zortzi saio izango ditu; bi astetik behin, martitzenetan batuko dira bertsozaleak Guzur Etxean, 18:30etik 20:30era.
Iragarri dutenez, izena emateko aukera zabalik dago. Ikastaroa 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta interesatuek martxoaren 15era arte dute izena emateko epea zabalik. Ikastaroan parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko dira eta bertan parte hartu nahi dutenek kultura saileko 94-683 36 69 telefonokira deitu (goizetan) edo jrosa@ondarroa.eus helbidera idatzi beharko dute posta elektroniko bat.