Ondarroako kantu bazkarirako txartelak eskuragarri daude oraindik
20 euroren truke, Kuriken, Garoan eta ikastolako idazkaritzan eros daitezke txartelak. Whatsappez ere badago horretarako aukera. Txartelak eskuratzeko azkenengo eguna martxoaren 4a da.
Urtero legez, aurten ere berritasun bat edo bestegaz dator Ondarroako kantu bazkaria. Besteren artean, Ein GO taldea arduratuko da bazkalaurreko poteoa eta bazkalosteko dantzaldia girotzeagaz. Martxoaren 4a da txartelak eskuratzeko azkenengo eguna, eta oraindik badago aukera. 20 euroren truke, Kuriken eta Garoan eros daitezke txartelak. Whatsappez ere lortu daitezke, 635 72 59 90 zenbakira idatzita eta Bizum bidez eginda ordainketa.
Zubi Zahar herri ikastolaren ekimenez, zapatuan [martxoak 7] egingo dute bosgarrenez kantuzaleen festa handia, eta esan dutenez, aurten festa dinamizatuko duen taldea aldatzea erabaki dute estreina- ko. “Taldekide bat Musika Eskolako zuzendaria da, eta musikarietako asko ere ingurukoak dira. Apustu interesgarria iruditu zaigu aurtengo kantu bazkarirako”.
Antolatzaileek iragarri dutenez, dena prest dago: “Giro ona eta ondo pasatzeko gogoz datorren jendea besterik ez da falta”. Bazkari aurretik, Alde Zaharrean batuko dira kantuzaleak; hitzordua 13:00etan ipini dute. Eta herriko erdigunea musikaz girotu ostean, ikastolaren jantokian batuko dira 14:30ean bazkaltzeko.