Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ur hartune bat apurtu da Ondarroan

Beikozini aurrean txarto aparkatuta zegoen auto batek ureztatze ahoa jo du, eta ondorioz, ura presio handiagaz irteten hasi da. Hiruzpalau eraikin urik barik geratu dira.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/03/03

09:00ak inguruan Beikozini paretik igaro diren askok indar handiz eta hainbat minutuz ura botatzen ibili den txorrota ikusteko aukera eduki dute. Urak presio handiagaz irten du, eta altuera handia hartu du. Sare sozialen bitartez zabaldu den bideoan ikus daitekeen modura, Beikozini gaineko etxearen hirugarren solairurainoko altuera hartu du urak.

Udal iturriek azaldu dutenez, 08:50ean ur hodiaren ureztatze ahoa apurtu egin da auto batek jo ostean, eta horregatik hasi da ura irteten. “Udal brigadako langileak Beikozina ingurua urez garbitzen ari ziren bitartean, Beikozini parean gaizki aparkatuta zegoen auto batek ur hartunea jo du, eta instalazioan matxura eragin du”. Lurra garbitzeko erabiltzen duten ur tutua egokitzaile bategaz egoten da lotuta estolderira, baina kolpeak egokitzailean kalteak eragin ditu, eta horrenbestez uraren presioan aldaketak eragin ditu; baxuenetik gorenera.

Ura isurtzen hasi eta gutxira udal brigadako langileek ahalik eta azkarren moztu dute ura, eta udalsareko langileak egin beharreko konponketak egiten ari dira. “10 bat minutuan ura kenduta zegoen. Orain ikusi egin beharko da kolpeak egokitzailea bakarrik hautsi duen edo ura ixteko giltza edo hoditeria ere derrigortu dituen”.

Ura moztu badute ere, etxebizitzetara ura ailegatzen dela azpimarratu dute udal ordezkariek. “Hiruzpalau eraikin ur barik geratu dira. Alde Zaharreko beste hoditeria batetik desbideratu dute uraren zerbitzua. Baliteke ur txorrota irekitzean ura zikin agertzea, baina iturria une batez zabalik utzita etorriko da garbia”.

Uragaz herritarren batek aparteko gorabeherarik baldin badu, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko 94-487 31 87 telefono zenbakira deitzea gomendatu dute. “Urik ez badute, urak ohiko presioa baino gutxiago badu edo edozein zalantzagaz deitzeko eskatu dute”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.