Kaxilda eta Hondarribiko gaztetxeen husteak salatu dituzte Ondarroako gaztetxeen topaketan
Aurrera begirako erronkez mintzatu dira Ondarroako, Mutrikuko eta Debako gazte asanbladetako kideak. Elkarrengandik ikasi eta elkar ezagutzeko baliatu dute topaketa.
Ondarroako, Mutrikuko eta Debako gazte asanbladetako 50 kide inguru batu dira gaur goizean [martxoak 7) Ondarroan. Aspaldi zeuden elkartu barik, eta horregatik, ezagutzak partekatzeko, ideiak eta esperientziak trukatzeko eta harremanak sendotzeko baliatu dute eguna.
Gaztetxean bat egin dute goizean, eta, bazkal aurrean, Gaztetxin momentuko egoeri mahai ingurua egin dute borobilean jesarrita. Gaztetxeko ateak beti zabalik daudela gogorarazi, batak besteen esperientzietatik ikasi eta etorkizunerako erronkez aritu dira. Bazkaltzera joan aurretik, talde argazkiak atera dituzte Gaztetxe aurreko moila txikian; azken egunetan Ertzaintzak Zizurkilko Kaxilda eta Hondarribiko gaztetxeen husteen eta futboleko Eurokopa Bilbon jokatzearen kontrako pankartak zabaldu dituzte, euren desadostasuna erakusteko.
Karropoteoa eta Mutrikuko Dawaneko taldearen kontzertuaz gozatu dute arratsaldean. Dena talde talde ondarrutarraren kontzertuagaz eta karaokeagaz agurtuko dituzte topaketak gaueko ordu txikietan.