Jakoba Errekondogaz berbaldian batuko dira aulestiarrak
Besteak beste, bertoko eta sasoian saioko produktuak kontsumitzearen garrantziaz ariko da eguenean, Hitzaldi aretoan.
Aulestiko Hirugarren Adineko eta Pentsiodunen Elkarteko kideek hitzordua jarri dute eguenerako [martxoak 12]. Jakoba Errekondogaz solasaldia egingo dute 17:00etatik aurrera, Hitzaldi aretoan.
Jakitera eman dutenez, landareei, loreei, zuhaitzei eta ortuariei buruzko zalantzak argitzeko aukera edukiko dute bertaratzen direnek. Horrez gain, bertoko eta sasoian saioko produktuak kontsumitzearen garrantziaz ere berba egingo du usurbildarrak.
Agronomo eta irrati esatari ezaguna bihurtu da azken urteotan Errekondo. Bizi baratzea liburua idatzi eta Euskal Herriko udalerri askotan aurkeztu zuen. Gainera, izen bereko webgunea ere badauka, eta bertan askotariko informazioa eskaintzeaz gain, lehen sektoreari zein ingurumenari buruzko albisteak, erreportajeak eta elkarrizketakjasotzen dituzte.