Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lagunarteko partida jokatu dute Lekeitioko Beteranoen Txapelketako pilotariek Gartzaronen

Aurten ere, txapelketan parte hartzen duen Mikel Jaunarena nafarraren herrira joan dira bisita kulturala egin eta lagunarteko partida bat jokatzera.

Torneoa Latasako frontoian. Argazkia: Julian Arrate
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/03/10

Asteburu honetan ez da jokatu Beteranoen Trinketeko Txapelketako partidarik Lekeition. Horren ordez, Gartzaronera (Nafarroa) joan dira partaideak bisita kulturala egin eta lagunarteko partida bat jokatzera. Herri horretakoa da 2015 urtetik txapelketan parte hartzen duen Mikel Jaunarena pilotaria, eta bere “esfortzua eta kemena” aintzat hartuta, adiskidetasun bisita egin nahi izan diote gainerako pilotariek.

“2017 urtean hasi ginen bisitekin, domekero lau ordu inguru bidean egiten dituela eskertzeko. Ekintza kulturala izaten da, eta laugarrenez eskuzko txapelketa antolatu da Lekeitioko bikoteak eta Gartzaron inguruko bikoteren bat sartuta”, azaldu dute. Horrela, aurten, Lekeitioko trinketeko txapelketako hiru bikotek eta Alex eta Aritz Latasakoek parte hartu dute lagunarteko norgehiagokan.

Denek denen kontrako ligaxka jokatu ondoren Elgoibarko Etxeberria eta Lekeitioko Arrate eta Gartzarongo Jaunarena eta Mendaroko Egaña ailegatu ziren finalera. Norgehiagoka estua eta emozioz betea jokatu zuten bikoteek, eta tanto batzuk eztabaida ere eragin zuten. “Aurrean Jaunarena bikain aritu zen, baina Etxebek ere tanto politak eginez aurrea hartu zuen. Atzean ere sendo eta seguru ibili zen Arrate, eta Egaña oreka mantentzen saiatu zen”.

Torneoko partaide eta antolatzaileak. Argazkia: Julian Arrate

Borrokatua. Markagailua pareko mantendu zen, baina Etxeberria eta Arrate aurretik joan ziren 11ko berdinketara arte. “Azken tantoa borrokatua izan zen, eta Jaunarenak ezkerrera bidali zuen atzeratutako pilota  ezin izan zuten eraman Etxeberriak eta Arratek”. Horrela, laugarren urtez jarraian Jaunarena izan da txapelketako irabazlea, eta iaz Egañagaz bikotean lortutako garaipena errepikatu dute.

Xabier Iturriotz Zapa Imotzeko kirol zinegotziak egin zituen epaile lanak, eta sari banaketan Julen Beunza Basaburuako kirol zinegotziak eta Andrea Alderegia Latasako pilotariak parte hartu zuten.

Domeka goizean [martxoak 8] Eltsoko Erlezaintza museoa bisitatu zuten, eta Gartzaroneko Toki Alai elkartean amaitu zuten aurtengo bisita. Nafarroako lagun eta Imoz eta Basaburuko agintariek egindako harrera eta laguntza eskertu dute Lekeitioko txapelketako pilotari eta antolatzaileek.

Zinegotziei eskerrak eman zieten Lekeitioko txapelketako kamisetak oparituz. Argazkia: Julian Arrate

Azken txanpa. Beteranoen Txapelketak eguenean [martxoak 12] jarraituko du. Atzeratuta geratu zen finalaurrekoko partida jokatuko da 20:00etan, Martin-Foster eta Beraza-Telleria bikoteen artean. Azken horrek, iazko azpitxapeldunak direla faboritoak diote txapelketaren antolatzaileek, baina Martin eta Foster lekeitiarrak ere sasoi onean daudela azpimarratu dute, eta ezustekoa ematera irtengo direla iragarri dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.