Pintura tailerra emango dute Pazko Astean, Ispasterren
Aurretiaz izena eman behar da udaletxean. 7 urtetik gorakoei zuzendutako tailerra da, eta ume zein helduentzat.
Apirilerako pintura tailerra antolatu du Ispasterko Udalak, eta parte hartu nahi duten herritarrek aurretiaz izena eman behar dute.
Udaletxean (94-684 29 99) izena eman behar da, eta martxoaren 20a [barikua] arteko jarri dute. Parte hartzaile kopurua 20 pertsonara mugatu dute. Ispasterren erroldatuek eta Ispasterko eskolako ikasleek lehentasuna daukate.
7 urtetik gorakoei zuzendutako tailerra da, eta ume zein helduek parte hartu ahal dute. Zehaztu dutenez, apirilaren 14, 15, 16 eta 17an 11:30etik 13:00etara emango dute.