Mutrikuko EH Bilduk hauteskundeetarako lokal berria ireki du Beheko Plazan
Bilgunea zabalik dago astelehenetik, baina inaugurazio ekitaldia barikuan egingo dutela azpimarratu dute.
Apirilaren 5ean ospatuko diren Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, Mutrikuko EH Bilduk lokal berria ireki du Beheko Plazan, lehen ileapaindegia zegoen lekuan. Azpimarratu dutenez, Bilgunea zabalik dago astelehenetik [martxoak 9] posta bidezko bozkari buruzko informazioa eman, eta bestelako edozein zalantza argitzeko. Honakoa da ordutegia: astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara; zapatuetan 11:00etatik 13:00etara.
Lokala posta bidezko bozka ahalbidetzeko zabalik baldin badago ere, irekiera ofiziala barikuan [martxoak 13] egingo dute. “19:30etik aurrera jan-edana, musika eta giro ona izango ditugu EH Bilduren txoko berrian. Gerturatzeko deia egiten diegu hala nahi duten herritar guztiei”.