Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Markina-Xemeinen kultura "sustatu eta bultzatzeko" hitzarmena sinatu dute udalak eta Uhagonek

Hitzarmena sinatuta, aurrerantzean Uhagon kulturguneak udalagaz adostu beharko du programazioa. Bi aldeek ordezkari bana izendatuko dute, bien arteko "komunikazioa errazteko".

Uhagon kultur elkarteko ordezkariak eta Luis Egurrola Markina-Xemeingo alkatea, hitzarmena sinatzen. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Asier Alkorta
Markina-Xemein
2020/03/13

Markina-Xemeingo Udalak eta Uhagon kulturguneak herrian kultura “sustatzeko eta bultzatzeko” lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hitzarmenak abenduaren 31ra arteko iraupena dauka. Orain arte legez, aurrerantzean ere, Uhagonek izaera kultural, artistiko edo antzeko izaerako zerbitzuak, ekintzak eta ikastaroak antolatzen jarraituko du, baina programazioa udalagaz adostu beharko du, ekintzak kulturgunean bertan edo herri mailan badira ere.

Hitzarmenak dio, programazioa udalagaz adosteko derrigortasuna edukita ere, ekintza eta zerbitzuen kudeaketa, koordinazioa eta gauzatzea Uhagonen esku egongo dela. “Kulturgunearen erabilera, kudeaketa eta ustiapena Uhagon Kultur Elkartearen esku egongo da. Udalaren lana izango da azpiegitura horietan mantentzen lanak eta obra txiki zein handiak egitea.

Gastuak kudeatzeko modua ere zehaztu dute bi aldeek. “Fakturak Uhagonen izenean igorriko dira, eta ordainketa ere elkarteak egingo du. Ondoren, Uhagonek hilean hileko programazio gastuen faktura aurkeztuko dio udalari, eta azken horrek hileko programazioan sartutako ekintzek eragindako gastuak ordainduko dizkio”. Udalak elkarteari ordainduko dizkion hileko faktura horiek “gehienez ere” hilabeteko epean ordainduko dizkiola esan dute. Udalak “gehienez ere” 40.000 euroko diru saila gordeko du urteko aurrekontuan, hileroko ordainketa horiek bermatzeko. “Diru sail horretatik kanpo geratzen dira ospakizun bereziak eta kultur elkarteak udalagaz elkarlanean antolatu ditzazkeen ekitaldi desberdinak (Gabonetako egitaraua, inauterietakoa, Karmen jaien barruan antolatutako ekintzak…).

Urteroko diru sail horrez gain, bi erakundeek kultur arloan eskatu ahal diren diru laguntzak identifikatu eta horiek eskatzeko konpromisoa hartu dute.

Uhagonek antolatutako ekintzetatik zein elkarteak kudeatzen dituen guneetatik diru sarrerak baleude, horiek programazioa bultzatzera bideratuko direla ere adostu dute.

Udalak bere eskumenean dauden azpiegiturak uzteko konpromisoa ere hartu du elkarteagaz. Hala, Uhagon kulturguneak udal pilotalekua, kultur aretoa, Esperantza aretoa edo antzerakoren bat beharko balu, eskaera egiteko prozedura arrunta jarraitu eta udalak erabiltzeko baimena emango lioke.

Bi erakundetako ordezkarien arteko harremana “zuzena” izango dela esan dute; alde bakoitzetik ordezkari bat izendatuko dute, “komunikazioa errazteko”. “Udala unean uneko eta behar den guztietan bilduko da Uhagon kultur elkarteko arduradunekin, bi aldeen arteko elkarlana indartzeko eta horri jarraipena egiteko. Beraz, udalak, Uhagonegaz batera, aktiboki parte hartuko du programazioa egiterakoan”. Bi aldeen proposamenak kontuan hartzeko eta erabakiak ere bi aldeen artean hartzeko konpromisoa hartu dute. “Erabakiak hartzeko orduan, proposamenen balio artistikoa eta bideragarritasun ekonomiko eta teknikoa hartuko da kontuan, besteak beste”.

Hiru hiletik behin, gainera, aurreko hiruhilekoaren balantzea eta hurrengo hiruhilekoaren proposamena aurkeztuko dituztela esan dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.