Lea-Artibai eta Mutrikun COVID-19aren 18 kasu positibo daude erregistratuta
Datuak atzo 20:00ak artekoak dira. Azken orduetan lau kasu positibo gehiago erregistratu dituzte. Positiboak erregistratu diren herriak lehengo berdinak izaten jarraitzen dute. Bizkai, Gipuzkoa eta ArabanĀ 11.679 proba egin dituzte, eta horietatik 3.946 dira poisitibo eman dutenak.
Lekeition, Ondarroan eta Markina-Xemeinen erregistratu dira kasu berriak. Bana Lekeition eta Ondarroan eta bi Markina-Xemeinen. Beraz, eta atzo 20:00ak arteko datuen arabera, ondokoak dira Lea-Artibain eta Mutrikun erregistratutako COVID-19aren kasu positiboak
- Mutriku: 6 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Lekeitio: 4 positibo (1 gehiago azken 24 orduetan)
- Markina-Xemein: 4 positibo (2 gehiago azken 24 orduetan)
- Ondarroa: 2 positibo (1 gehiago azken 24 orduetan)
- Etxebarria: 1 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Mendexa: 1 positibo (aurreko eguneko datu bera)
Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 1.435 poisitibo / 1.242 ez positibo
- Bizkaia: 1.850 positibo / 2.702 ez positibo
- Gipuzkoa: 661 positibo / 2.252 ez positibo
Guztira, beraz, Bizkai, Gipuzkoa eta ArabanĀ 11.679 proba egin dituzte, eta horietatik 3.946 dira poisitibo eman dutenak. Hau da, froga egin diotenen %33,78 dira positibo eman dutenak. Azken 24 orduetan 675 positibo gehiago erregistratu dituzte.