Sute txiki bat gertatu da Aulestiko Solaguren auzoko baserri batean
HITZAk jakin ahal izan duenez Txorixena baserrian gertatu da sutea. Ertzaintzak esan du "sute txikia" izan dela eta ez dela zauriturik egon.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, sutea Aulestiko Solaguren auzoko Txorixena baserriko tximinian hasi da, 16:30ak aldera. Baserriko bizilagunek Larrialdi Zerbitzuetara deitu dute, eta suhiltzaileak eta ertzainak bertaratu dira. “Bertaratu direnerako, baina, sua ia-ia itzalita zegoen”, esan dute ertzainek. Zauriturik ere ez dela egon esan dute. “Sute txikia izan da”.