Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

10.974 langabe gehiago daude martxoan osasun krisiaren ondorioz

Azken hilean sektore guztietan egin du gora langabeziak, baina batez ere zerbitzuen arloa da kaltetuena; 7.947 langabe gehiago ditu.

Borja Belandia Fradejas Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia. Argazkia: Irekia
Olaia Zabalondo Dominguez
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/04/02

Gaur [apirilak 2] goizean azaldu dutenez, Covid-19 pandemiaren eraginak agerian dira, lehenengoz, EAEko lan merkatuan.

Borja Belandia Lanbideko zuzendariak azaldu duenez, langabezia datuen barruen ez dira sartzen aldi baterako erregulazioan daudenak, langile horiek teknikoki ez daudelako langabezian. Atzora arte, 140.000 pertsonei kontratua aldi baterako eteteko eskaerak jaso zituen Lanbidek. Horiei Lanbiden erregistratutako langabezia zerrendan izena eman duten 10.974 horiek gehitu behar zaizkie. Hala, martxoaren amaieran 128.213 langabe zeuden Bizkai, Araba eta Gipuzkoan.

Belandiaren arabera, azken hilean sektore guztietan egin du gora langabeziak, baina batez ere ostalaritzan, janarien eta edarien banaketan, eta merkatari txikietan. Jarduera bakar batean handitu da enplegua, zaharren egoitzetan eta antzekoetan; horietako askotan kanpoko langileak kontratatu behar izan dituzte gaixotu direnak edo berrogeialdian jarri direnak estaltzeko.

Langabeziak gora egin du hiru luraldeetan: 5.793 gehiago Bizkaian, 3.072 gehiago Gipuzkoan eta 2.109 gehiago Araban. Generoei erreparatuz, krisiaren eragina gizonen artean da nabariagoa (% 11,85), emakumeen artean baino (% 7,43).

Gaur goizean esan dutenez egungo krisiaren eragina martxoaren 12an hasi zen nabaritzen. Ordura arte, joera positiboa zen: “Egoera hau gertatu izan ez balitz, 2.000 langabe gutxiagorekin amaituko genukeen hilabetea”.

Aurrera begira. Borja Belandiak azaldu duenez, Lanbide eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila aurrera begira ari dira lanean. “Euskal enpresek beren jarduerari berrekiten diotenean ikusi ahal izango dugu egoera honek lan-merkatuan izan duen egiazko eragina zein izan den. Datorrenari aurrea hartu behar diogu, neurriak ezarriz eta esku-hartzeak gauzatuz ahalik eta langile gehien ahalik eta epe motzenean buelta daitezen lan-merkatura”.

Zentzu horretan, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Gobernu Kontseiluak datorren asteartean onartuko dituen bi neurri aurkeztuko ditu: “Bata, autonomoentzako iragarri dugun laguntza-ildoa da, gizarte segurantzako kuotak eta alokairuak ordaintzea du xede eta 3 milioi eurokoa izango da. Bestea, 6,5 milioi euroko deialdi bat da, udaletxeek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eta Gazteentzako Berme Sisteman izena emanda duten gazteak kontrata ditzaten. Beren enplegagarritasuna erraztea da xedea, eskarmentu profesionala lortuko baitute”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.