Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

60 egun beteko dira Zaldibarko zabortegia erori zenetik

Gaia berriro erdigunera ekartzeko ekimenak antolatu ditu Zaldibar Argituk datozen egunetarako. 5 minutuko burrunbada deitu dute astelehenerako, besteak beste.

Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/04/02

Hilabete bi beteko dira astelehenean Zaldibarko Zabortegia amildu eta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze bertako langileak azpian harrapatu zituenetik. Markina-Xemeingo bizilaguna eta Zallakoa desagertuta daude oraindik, eta gertaerari buruzko aldarrikapen eta kezkek ere, oraindik erantzunik barik jarraitzen dutela uste du Zaldibar Argitu herri plataformak. Hori dela eta, gaia berriro erdigunean jartzeko eguna izango da apirilaren 6a, erreklamazio horiek berriro ere ozen entzunaraztekoa.

Data esanguratsu horren harira, ekimen batzuk abiaraziko ditu egunotan herri ekimenak. Alde batetik, herri ezberdinetako plataformetako kideek parte hartuko duten bideoa zabalduko dute gaur [apirilak 3] sare sozialen bidez, Zaldibar Argitu plataformaren aldarrikapenekin eta apirilaren 6rako prestatu dituzten ekimenen azalpenagaz. Apirilaren 6an balkoiak eta leihoak apaindu eta 20:30ean, 5 minutuz burrunbada egiteko deia luzatu diete Euskal Herritar guztiei. “Burrunbadaren ondoren, kandela bi edota bestelako argiak piztuko ditugu Joaquin eta Albertoren omenez”. Horrez gain, Debabarreneko musikariek prestatu duten bideoklipa ere estreinatuko dute bezperan.

Isilago. Koronabirusaren krisiak gaurkotasuneko gaien lehen lerrotik aldendu du Zaldibarko zabortegiko gertaera. Hala ere, Zaldibar Argitu herri plataformako kideek lanean jarraitu dute. Hondamendia gertatu zenean, plataformak sortu ziren Markina-Xemeinen, Ermuan, Eibarren, Zaldibarren, Elgetan eta Zallan. Guztiak koordinazio mahai batean batzen dira.

“Apirilaren 6rako zerbait berezia prestatu nahi izan dugu. Gure helburua, azken finean, gaia ez ahaztea da, bizirik mantentzea”

Aitortu dutenez, krisi honek guztia hankaz gora jarri du, baita plataformak ere. Antolatzeko baldintzak oso desberdinak dira orain edo duela hilabete. Hala ere, konfinamendutik ere gaia sozializatuta edukitzen saiatu direla azaldu dute. «Kazola jotzeak egin ditugu, balkoietan jartzeko ekimen ezberdinak, eta apirilaren 6rako zerbait berezia prestatu nahi izan dugu. Gure helburua, azken finean, gaia ez ahaztea da, bizirik mantentzea».

Egoerak oraindik ere bere horretan jarraitzen du Zaldibar Argituren iritziz. «Gure lehen kezketako bat bazen langile biak hortik ahalik eta lasterren ateratzea eta zabortegian zer ari ziren egiten gardenki azaltzea; ez dute bete. Gure eskaeretako bat ere bazen Jaurlaritzak eta aldundiak baliabide guztiak edo ahalik eta baliabide gehien bilaketara bideratzea, eta ez dakigu zenbat bideratu duten. Eta, zabortegi horretan zer dagoen eta horregaz zer egingo duten ere ez dute argitu».

Datuak publikatzeko eduki duten modua ere, webgunean jarritako grafiko eta estatistiken bidez, ez dela oso argia diote, eta komunikazio aldetik ere hutsuneak nabaritu dituzte. «Baina ez daukagu informazio hori oso argi. Ikusi dugu kontu horiek guztiak erantzun zehatzik barik daudela, eta ez digutela kasurik egin. Saiatu dira kontua ahalik eta arinen ahazten».

“Eskandalu bat izan zen hor gertatutakoa, eta bi hilabete igaro diren arren, ikusi dugu dimisio bat bera ere ez dela jarri mahai gainean”

Erantzukizun politikoak ere eskatu ditu plataformak. «Iruditzen zaigu Verter Recycling enpresaren erantzukizunak bide judizialetik argituko direla, baina kargu publikoak dituztenek demokratikoki dimititu beharko lukete, osasun demokratiko hutsagatik. Eskandalu bat izan zen hor gertatutakoa, eta bi hilabete igaro diren arren, ikusi dugu dimisio bat bera ere ez dela jarri mahai gainean, eta hori oso larria da».

Koronabirusaren gaiak hartu duen garrantziaren ondorioz, Zaldibarko hondamendia komunikabideetan gutxiago agertu izanak jendearen erantzunean eragina izan duela ere igarri dute. «Balkoietan ekimen pila egin dira gainera, salaketa ezberdinak egiteko, indarkeria matxista salatzeko, osasun langileei txalo egiteko, badaude gauza pila bat, eta, beraz, badago sentsazioa jendeak ia ez dakiela zer den, zer ez den, eta hori ere kontuan hartu beharrekoa da». Hala ere, oraindik ikusten dute jendeak gaia jarraitzen duela eta interesa azaltzen duela. «Hau guztia pixka bat normaltasunera bueltatzen denean, pixka bat lasaitzen denean, berriz martxan jartzeko baldintza nahikoa badaudela ikusten dugu, eta jendearen aldetik gogoa ere bai».

Senideen ondoan. Jakinarazi dutenez, kontaktuan daude Alberto eta Joaquinen familiekin. «Senide pare bat dira plataformako kideak eta haiek daude gainontzeko familiarrekin hartu-emanetan. Eurekin hitz egiten dugu, eta egiten ditugun gauzak komunikatzen dizkiegu. Pixka bat koordinatzen saiatzen gara, senideen aldetik ere mobilizazio batzuk deitzen dituzte eta. Gure lana eta eurena ez estaltzen saiatzen gara». Apirilaren 6an ere, elkarregaz aterako dute aldarria kalera, «gertaera ahanzturan erori ez dadin».

Erlazionatutako edukiaAlberto Sololuzeren autoa aurkitu dute

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.