Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herritarren elkartasuna txalotu du Lekeitioko EH Bilduk

Bideo bat kaleratu dute eskerrak eta animoak emateko. Aipamen berezia egin diote 'Lekittarrok zaindu' sare herritarrari.

Eider Mugartegi
Lekeitio
2020/04/02

Herritarrei besarkada bat helarazi eta eskerrak emateko bideo bat zabaldu du Lekeitioko EH Bilduk. Mundu osoko krisi hau, osasun krisitzat jo den arren, krisi bakarra ez dela esan dute, eta horrek oraindik ere nabariago utzi dituela gizarte modura dauden gabeziak. “Momentuz osasunarena da bizi dugun handiena, baina ez dezagun ahaztu hor ditugula krisi ekonomikoa eta soziala. Zaintza arazoa litzateke handienetarikoa, handiena ez bada. Eta hortxe kokatu behar ditugu gabezi handiak dituzten herritar multzoak: pertsona nagusiak, zailtasun ekonomikoak dituztenak, gaixorik daudenak, bakardadean bizi direnak, etxean 24 orduz bere erasotzaileagaz bizi behar direnak, prekarietatean egiten dutenak beharra, kontratu bako beharginak eta abar”.

Konfinamendu epeak luzatzerakoan beharrizanak eta laguntza eskaerak gehitu direla ikusten dute, eta horren aurrean elkartasuna eta elkarlana dira EH Bilduren esanetan bitarteko egokiena eta eraginkorrena. “Herriko eragile eta ekimen ezberdinetako jendeagaz gabiz harremanetan eta esan genezake ibili badabiltzala eten barik ekinean. Gure esker ona erakutsi nahi diegu osasun etxeko beharginei, Gurutze Gorrikoei, udal brigadakoei, nagusien egoitzakoei, herriko denda eta ostalaritzako behargin eta autonomoei, kale garbiketan ari direnei eta konfinamendu arauak betetzen ari zaretenoi”.

Aipamen berezia egin diote Lekittarrok zaindu sare herritarrari. “Berau be bada-eta ekinean dabilen herritar boluntario talde zabala, nahiz eta erakunde publikoek ez deutsen aitortzen eta onesten euren lana behar dan modura. EHBildukook gainerako guztiekin modura, eurekin be bagabiltza eta esateko modura gagoz ikaragarrizko lana dabiltzala egiten. Gure txalo zaparrada eurentzat”.

Iluntzeetako ekimenak eta irudimenez beterikoak ere eskertu dituzte, “alaitasun pixka bat ematen digute eta”, eta EH Bildukoek udal gobernuari ekarpenak egiten, iradokizunak eskaintzen, estrategiak zorrozten eta beste eragileekin hartu emanetan ari direla eta jarraituko dutela azpimarratu dute. “Herri bat gara, komunitate bat osatzen dugu eta denok daukagu denon beharra”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.