Markina-Xemeingo udaletxea argi urdinekin argiztatu dute, "osasun langileei babesa adierazteko"
Atzotik Markina-Xemeingo udaletxeak (Goiko Portalean dago) bestelako itxura dauka. Izan ere, atzotik udaletxea argi urdinekin argiztatuta dago, “osasun langileei babesa adierazi eta animoak helarazteko”. Herritar gehinak etxean daudela jakinda, udal ordezkariek sare sozialen bidez zabaldu dute udaletxearen itxura berria. “Gehienok ikusi ezin duzuen arren, udaletxea urdinez argiztatu da egunotan lanean ari diren osasun langile guztiei babesa agertu eta animoak emateko, batez ere gure herrian lanean ari diren horiei. ESKERRIK ASKO!”.