Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

COVID-19arekin kutsatutako kasu bat gehiago erregistratu dute Markina-Xemeinen

Gainerako herrietako datuak bere horretan mantentzen dira. Gaur goizean osasun arlo pribatuko profesional bat hil dela esan dute. "Beste patologia bat zeukan, baina COVID-19aren proban positibo eman zuen". Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Maia izeneko laguntzaile birtual bat jarri dute euren webguneetan, "herritarrek eduki ahal dituzten zalantzak argitzen laguntzeko".

Sanchez, gaurko [apirilak 4] datuen berri ematen. Argazkia: Irekia.
Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/04/04

Beste bat gehiago Markina-Xemeinen. COVID-19arekin kutsatutako eta erregistratutako kasuak banaka ari dira gehitzen Lea-Artibain eta Mutrikun, Markina-Xemeinen batik bat. Gainerako herrietako datuak ez dira aldatu azken 24 orduetan. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban hildakoen kopuruak gehitzen jarraitzen du, baina datuak ez dira duela aste batzuetan bezala igotzen. “Motelago doaz”. Gaur [apirilak 4] emandako datuen arabera, ondokoa da kutsatuta daudenen kopurua eskualdean:

  • Markina-Xemein: 10 positibo (1 gehiago azken 24 orduetan)
  • Mutriku: 6 positibo (aurreko eguneko datu bera)
  • Lekeitio: 6 positibo (aurreko eguneko datu bera)
  • Ondarroa: 5 positibo (1 gehiago azken 24 orduetan)
  • Etxebarria: 2 positibo (aurreko eguneko datu bera)
  • Mendexa: 1 positibo (aurreko eguneko datu bera)
  • Berriatua: 1 positibo (aurreko eguneko datu bera)

Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 8.187 dira zenbatutako positiboak (atzo baino 360 gehiago). Hiru lurraldeetan ospitaleratuta daudenak 1.858 dira (atzo baino 17 gehiago). Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:

  • Araba: 2.539 positibo (92 gehiago azken 24 orduetan) / 319 ospitaleratuta (atzo baino 6 gehiago)/184 hildakoak (+17)
  • Bizkaia: 4.224 positibo (200 gehiago azken 24 orduetan) / 1.177 ospitaleratuta (atzo baino 16 gutxiago) / 224 hildakoak (+19)
  • Gipuzkoa: 1.424 positibo (68 gehiago azken 24 orduetan) / 362 ospitaleratuta (atzo baino 27 gehiago)/ 69 hildakoak (+6)

Gaur goizean, gainera, osasun arlo pribatuko profesional bat hil dela esan du Mikel Sanchez Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak. “Beste patologia bat ere bazuen, baina COVID-19aren proban positibo eman zuen”. Azken egunotan profesionala Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean ospitaleratuta egon dela esan du. “Osasun Sailak eta Osakidetzak doluminak eman dizkiete familiari eta gertukoei”.

Kanal berria. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak chatbot bat jarri dute abian euren webguneetan, koronabirusaren inguruan herritarrek izan ditzaketen zalantza nagusiak argitzeko. Komunikazio digitaleko kanal berri horrek lehendik dauden informazio kanalak osatzen ditu, hala nola webgunea bera, COVID-19.eus aplikazioa eta Osasun Aholkuaren telefono kanala (900 20 30 50).

Maia izeneko laguntzaile birtual hori automatikoki zabalduko da webgunearen beheko eskuinaldean. “Informazio kontsultei arintasun handiagoa emango die, galdera zehatzei hizkuntza naturaleko elkarrizketa baten bidez erantzunez”. Gaixotasunaren sintomei eta izandako kontaktuei buruzko autotest bat egiteko aukera ematen dio herritarrari, une bakoitzean egokienak diren gomendioak emanez. Horrez gain, galdera ohikoenak erantzungo ditu, euskaraz zein gaztelaniaz.

Sanchezek azaldu duenez, Osasun Sailak eta Osakidetzak “ahalik eta interakzio bide gehien eskaini nahi” dizkiete herritarrei, gaixotasunaren inguruan dituzten zalantzak argitzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.