Espainiako Gobernuak apirilaren 26ra arte luzatu du konfinamendua
Sanchezek batzorde zientifikoarekin egoera aztertu ondoren hartu du konfinamendua luzatzeko erabakia. Astearteko [apirilak 7] ministroen kontseiluak onartuko du bigarren luzapena, eta ondoren Espainiako Parlamentuari eskatuko zaio onartzeko. Dena dela, Sanchezek adierazi du apirilaren 26rako ez dela alarma egoera bukatuta egongo.
El Pais egunkaria eta TVE izan dira konfinamenduaren luzapena baieztatu duten lehenengo hedabideak. Horien arabera, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak apirilak 26ra arte luzatu du konfinamendua. Batzorde zientifikoarekin aztertu ondoren hartu du erabakia Sanchezek. Goizean bildu da Sanchez batzorde zientifikoarekin, eta arratsaldean egin du agerraldia. “Hiru asteko herritarren sakrifikazioak balio izan du koronabirusaren hedapena gelditzeko. 34.000 gaixoren altek gogorarazten digute garaipena posible dela, gero eta hurbilago dagoela”.
Astearteko [apirilak 7] ministroen kontseiluak onartuko du bigarren luzapena, eta ondoren Espainiako Parlamentuari eskatuko zaio onartzeko. Gaineratu duenez, kutsatuen kopurua jaisten denean “maialakako itzulera” egingo dela. Espainiako Gobernua kutsatuen kopurua jaisten hasten denerako prestatzen ari da. Aditu talde bat dago pixkanakako itzulera ekonomiko eta sozilal horri itzulera ordenatu bat emateko plan bat prestatzen”.
EH Bilduk Eusko Legebiltzarra dekretu bidez gaitzeko eskatu dio Iñigo Urkulluri
Alarma egoeraren beste luzapen bat egongo ote den galdetuta, Sanchezek adierazi du alarma egoera 15 egun baino gehiago luzatuko dela. “Apirilak 26rako ez da alarma egoera bukatuta egongo”. Hortik aurrera pixkanaka konfinamendua leuntzen joango dela gaineratu du: Trantsizio prozesu bat izango da”.
Autonomoie eta enpresariei ere eskerrak eman dizkie Sanchezek. Orain arte koronabirusaren ondorioak leuntzeko politikak egiten ari direla eta bigarren fasean sartzean ekonomia berriz bere onera itzultzeko politikak martxan ipiniko dituztela esan du. “Krisi honek ez du inor atzean utziko”.
EH Bilduk kezka agertu du Jaurlaritzak eta EAJk erakutsitako jarrerarekin, eta Iñigo Urkulluri eskatu dio dekretu bidez gaitu dezala Eusko Legebiltzarra: “Lehendakariak deitu zituen hauteskundeak, lehendakariak atzeratu zituen hauteskundeak dekretu bidez, orain lehendakariak gaitu dezake Legebiltzarra dekretu bidez. Borondate politikoaren kontua da gaur egun dugun anomalia demokratikoa konpontzea”.
LAB sindikatuak ohar bidez adierazi duenez koronabirusaren krisiak argi erakutsi du langileek ez dutela beharrezko materialik beraien lana ongi egiteko. COVID-19arekin gaixotutakoen %18 osasungintzako langileak direla oroitarazi du sindikatuak, eta nabarmendu du bereziki osasungintza pribatuko langileak birusaz babesteko materialik gabe ari direla lanean. Horrek erabiltzaileak ere arriskuan jartzen dituela azpimarratu du sindikatuak. Beharrezkoa ez den zerbitzu oro eteteko eskatu du sindikatuak.