Ondarroan denda duten txinatar batzuek osasun materiala eman diote udalari
Udal ordezkariek esan dute jasotako materiala udaltzainei, Artibai egoitzako langileei eta anbulantzietan lan egiten duten herritarrei bideratuko dietela.
Ondarroako Bazaar JH dendako jabeek maskarak eta gel hidroalkoholikoak oparitu dizkie udalari. Udalak esker onez jaso du materiala, eta esan du langileei bideratuko dietela. “Besteak beste, udaltzainei eta Artibai egoitzako langileei bideratuko diegu”. Dena dela, materialaren zati bat anbulantzietan lan egiten duten herriko langileei ere bideratuko dietela esan dute, “beraiek baitira larrialdi egoeran herritar guztiei laguntzen dietenak”.