Etxebarriko Cikautxo Medicalen pabiloian 10 miloi maskara egingo ditu hilean Bexen Medical kooperatibak
Makinak egiten ari dira, eta horiek ekarri eta ezarrita, apirilaren amaieran produkzioagaz hasteko asmoa dauka Bexel Medicalek. Hiruzpalau txandatan lan egingo dute.
Apirilaren amaieran hasiko dira ekoizpenagaz. Medikamentuen Espainiako Agentziako zuzendariaren deia jaso zuten, eta hark egindako eskaera onartu zuten.
TU Lankide Mondragon taldeko barne aldizkariari egindako elkarrizketan Carlos Asuaga Bexen Medical-eko zuzendari nagusiak jakinarazi dutenez, proiektua martxan dago, eta helburuak betez gero, Bexen Medical bilakatuko da maskarak ekoizteko Espainiako Estatuko lantokirik handiena.
Asuagak azaldu duenez, Martxoaren 13an jarri zen kooperatibagaz kontatuan Medikamentuen Espainiako Agentziako zuzendaria, maskara kirurgikoak eta medikuntzari lotutako beste material batzuk egitea eskatzeko. Bexen Medicalek erabilera bakarreko ospitale-produktuak egiten ditu, 42 urte baino gehiagoko esperiantzia dauka sektorean, baina maskarak ez dira sartzen bere ekoizpenean. Hala ere, eskua luzatzeko prest agertu dira. Horrela, Mondragon Assembly maskarak egiten dituen enpresak lau makina prestatuko ditu Txinan, horietako bat Espainiako Defentsa Ministeritzarentzat izango da eta beste hirurak Bexel Medicalentzat.
Makinak egiten ari dira, eta horiek ekarri eta ezarrita, apirilaren amaieran produkzioagaz hasteko asmoa dauka Bexel Medicalek. Maskarak kirurgikoak izango dira, “2R modukoak, hiru kapa dituztenak eta babes gehien eskaintzen dutenak”. Makinak euren gaitasunaren %100 egoteko hiruzpalau txandatan lan egingo dute, eta lanpostuak sortuko direla aurreikusten da.