Osasun krisiak krisi ekonomikoa ekarriko du, eta koronabirusak gizartean izango duen eragina aztertzen ari da Jon Bernat EHUko irakaslea, beste aditu batzuekin elkarlanean.
Bizkaiko Hezkuntza Batzordeak mutilen eskola zarratzeko agindua eman zuen, eraikinaren osasun baldintza eskasak zirela eta; udalak, arrazoiak onartu, eta berehala hartu zituen neurriak
Kultura zinegotziak jakitera eman duenez, jaia ez dute urteko beste sasoi batean errepikatuko; alarma egoeraren bilakaera ikusita, eta halako jai bat antolatzeko baldintza egokiak ez direla egongo iritzita, aurten ez egitea erabaki dute.
Makinak egiten ari dira, eta horiek ekarri eta ezarrita, apirilaren amaieran produkzioagaz hasteko asmoa dauka Bexel Medicalek. Hiruzpalau txandatan lan egingo dute.
Guztira, Lea-Artibain eta Mutrikun 34 kasu positibo daude erregistratuta; Markina-Xemeinen daude kasu positibo gehienak (12). Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 182 kasu positibo gehiago erregistratu dituzte. Ospitaleratuta daudenen kopuruak jaisten jarraitzen du.
Pentsiodunen elkarteko kideek esan dutenez, aurreko astean baino jende gehiago nabaritu dute gaurko protestetan.
Zalantzak argitu eta ateratzen ari diren diru laguntzen informazio eguneratua eskaintzen dute.
Elhuyarren seigarren azalpen bideoak azaltzen duenez, zientzialariek ohartarazi dute gerraz hitz egiteak arrisku handiak dakartzala.
Lehen jardunaldia jokatu aurretik, gutxienez bi asteko epea eduki beharko dute klubek euren ohiko antolamendua berreskuratzeko. Beraz, beti ere hori bermatu ondoren hasiko lukete denboraldia.