Argiak piztu dira Alberto eta Joaquin omentzeko
Alberto eta Joaquinen bila jarraitzeko deia egin dute herritarrek balkoi eta leihoetatik.
Kazola hotsa ozen entzun zen atzo [apirilak 6] Euskal Herriko hainbat herritan. Atzo bete ziren bi hilabete Zaldibarko zabortegia amildu eta Alberto Sololuze Markina-Xemeingo bizilaguna eta Joaquin Beltran Zallakoa azpian harrapatu zituenetik. Guzti hori gogoan, senideei elkartasuna erakutsi eta Alberto eta Joaquinen bila jarraitzeko deia egin zuten herritarrek balkoi eta leihoetatik. Argiak ere piztu ziren bien omenez, eta sareak bete dira argazkiekin.