Herriz herri animoak eramaten ari dira Lea-Artibaiko suhiltzaileak
Markina-Xemeinen eta Lekeition egon ziren atzo.
Egoitzetan eta osasun etxeetan egiten ari diren desinfekzio lanez gain, Markina-Xemeingo suhiltzaileak Lea-Artibai eskualdean zehar ari dira osasun zerbitzuetako beharginen lana txalotu eta herritarrei animoak ematen, batez ere ume eta nagusiak alaitzeko.
Markina-Xemeindik buelta bat eman zuten atzo [apirilak 6], eta San Roke egotetxean ere geldialdia egin zuten. Arratsaldean Lekeitiotik ere igaro ziren, eta ahal dutenean Ondarroa, Aulesti, Gizaburuaga eta beste herri guztietatik igarotzen saiatuko direla aurreratu dute.