Koronabirusen mutazio gaitasunari buruzko azalpen bideoa egin du Elhuyarrek
Elhuyarren zazpitagarren azalpen bideoa duzu hau. Honetan, birusek mutaziorako duten gaitasuna jorratzen da.
7. BIDEOA (apirilak 7): Birusaren mutazioak: Birusek mutatu egiten dute, eta hor dago aurre egiteko zailtasunetako bat. Gripearen aldean, koronabirusek gutxiago mutatzen dute, baita COVID-19ak ere, baina beste birus batzuek baino gehiago.