Lekeition erregistratu dute COVID-19aren kasu berri bat
Guztira, Lea-Artibain eta Mutrikun 35 kasu positibo daude erregistratuta; atzoko datuen arabera, Lekeition 7 kasu daude baieztatuta. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 211 kasu positibo gehiago erregistratu dituzte. Ospitaleratuta daudenen kopuruak jaisten jarraitzen du.
Eusko Jaurlaritzak gaur [apirilak 7] eguerdiko agerraldian emandako datuen arabera, 35 kasu positibo zenbatu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun (atzo baino 1 gehiago). Azken 24 orduetan Lekeition kasu berri bat erregistratu dute.
- Markina-Xemein: 12 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Mutriku: 7 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Lekeitio: 7 positibo (1 gehiago azken 24 orduetan)
- Ondarroa: 5 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Etxebarria: 2 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Mendexa: 1 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Berriatua: 1 positibo (aurreko eguneko datu bera)
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban ere goraka doa zenbatutako positiboen kopurua. Diotenez, positibo eman dutenen kopurua gehitzen doa “test gehiago egiten ari direlako”; 9.021 zenbatu dituzte guztira, atzo baino 211 gehiago. Hiru lurraldeetan ospitaleratuta daudenak 1.725 dira (atzo baino 31 gutxiago). Hiru lurraldeetan 586 dira hildakoak (+38). Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 2.744 positibo (69 gehiago azken 24 orduetan) / 271 ospitaleratuta (-6)/212 hildakoak (+11)
- Bizkaia: 4.717 positibo (114 gehiago azken 24 orduetan) / 1.105 ospitaleratuta (-29)/ 292 hildakoak (+26)
- Gipuzkoa: 1.532 positibo (28 gehiago azken 24 orduetan) / 349 ospitaleratuta (+4)/ 82 hildakoak (+1)
Guztira, 23.246 proba egin direla esan dute. Atzo egindako 768 probetatik %27k positibo eman zuen, alegia, azken hilabete honetako ehunekorik baxuena.