Markina-Xemeingo Hemen be bai elkarteak Durangoko Maristetan egindako maskarak jaso ditu
Zabalik dauden elkarteko dendetarako dira maskarak.
Durangoko Maristak ikastetxeak pantailadun maskarak eman dizkie Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatari eta ostalari elkartekoei. Funtsezkoak diren zerbitzuak izanik, zabalik daude elkarteko denda batzuk, eta horientzako izango dira maskarak.
Guztira, 23 maskara eman dizkiete, eta gaur [apirilak 7] egin dute banaketa dendaz denda. “Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Durangoko Maristak ikastetxekoei une latz honetan aintzat hartzeagatik”, esan dute.