Telefono bidezko arreta eskainiko du Lekeitioko kontsumo bulegoak
Astelehenero ematen dute zerbitzua, 09:30etik eta 13:30era.
COVID-19 Koronabirusaren aurrean hartutako segurtasun neurriak direla-eta kontsumo bulegoak astelehenero ematen duen zerbitzua telefono eta mezularitza elektroniko bidezkoa izango dela jakitera eman du Lekeitioko Udalak. Bulegoa itxita egongo den arren, telefonoz eta helbide elektronikora mezuak bidalita erantzungo dutela argitu dute.
Kontsumo bulegoko telefono zenbakia 94 603 41 12 da, eta posta elektronikoa kiub@lekeitio.eus. Ordutegia, berriz, astelehenetan, 09:30etik eta 13:30era.