Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

COVID-19aren kasu berri bat baieztatu dute Ondarroan

Lea-Artibain eta Mutrikun, denetara, 36 kasu positibo daude erregistratuta. Atzoko datuen arabera, Ondarroan guztira 6 poisitibo kasu daude; eskualde mailan Markina-Xemein da positibo gehien erregistratuta diren herria. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 431 kasu positibo gehiago erregistratu dituzte.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/04/08

Eusko Jaurlaritzak gaur [apirilak 8] eguerdiko agerraldian emandako datuen arabera, 36 kasu positibo zenbatu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun (atzo baino 1 gehiago); Ondarroan erregistratu dute kasu berria. Hemen herriz herriko zerrenda:

  • Markina-Xemein: 12 positibo (aurreko eguneko datu bera)
  • Mutriku: 7 positibo (aurreko eguneko datu bera)
  • Lekeitio: 7 positibo (aurreko eguneko datu bera)
  • Ondarroa: 6 positibo (1 gehiago azken 24 orduetan)
  • Etxebarria: 2 positibo (aurreko eguneko datu bera)
  • Mendexa: 1 positibo (aurreko eguneko datu bera)
  • Berriatua: 1 positibo (aurreko eguneko datu bera)

Bizkai, Gipuzkoa eta Araban ere goraka doa zenbatutako positiboen kopurua. 9.452 zenbatu dituzte guztira, atzo baino 431 gehiago. Jaurlaritzako iturriek esan dutenez, ospitaleratuta jarraitzen dutenen kopuruak behera jarraitzen du; plantan 160 lagun gutxiago daude, eta ZIUn, beste 6 gutxiago. Hiru lurraldeetan ospitaleratuta daudenak 1.559 dira (atzo baino 166 gutxiago). Hala ere, heriotzek gorakada nabarmena eduki dute azken orduetan. Atzo [apirilak 7] orain arteko heriotza kopururik handiena erregistratu zuten eguna izan zen (52). Hiru lurraldeetan 638 dira hildakoak. Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:

  • Araba: 2.806 positibo (62 gehiago azken 24 orduetan) / 237 ospitaleratuta (-34)/229 hildakoak (+17)
  • Bizkaia: 4.968 positibo (251 gehiago azken 24 orduetan) / 1.002 ospitaleratuta (-103)/ 317 hildakoak (+25)
  • Gipuzkoa: 1.678 positibo (118 gehiago azken 24 orduetan) / 320 ospitaleratuta (-29)/ 92 hildakoak (+10)

Guztira, 24.755 proba egin direla esan dute. “Atzo egindako 1.698 probetatik %25k positibo eman zuen, alegia, azken hilabete honetako ehunekorik baxuena“.

Mikel Sanchez Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluzazio Sanitarioko zuzendariak, gainera, eguerdian egin duen agerrialdian Jaurlaritza Adimen Artifizialaren eta I+G+b-ren eremuan garatzen ari den zenbait ekimenen berri ere eman du. Nabarmendu duenez, denak ere Txinan, Singapurren eta Hego Korean egindakoaren ildotik ari dira egiten, pandemiak eragin litzakeen egoerak aurrikusi eta erantzun asistentzialik onena bideratzeko asmoagaz.

Alde batetik, ZIUtan gerora egon litezkeen beharrak aurrikusteko gai den plataforma sortu dute, Adimen Artifizialaren arloan mundu mailan punta-puntakoa den Sherpa euskal enpresaren eskutik. Plataforma horren bidez, kutsatuen joerak, balizko fokuak eta osasun zerbitzuentzako berebiziko garrantzia duen antzeko informazioa lortu, eta birusaren joerak eta ereduak antzeman litezke.  

Era berean, Basque Centre for Applied Mathematics (BCAM) delakoaren zientifikoek, EHU, Ikerbasque eta Osasun Saileko adituekin batera, COVID-19aren dinamikaren eredua hautemateko proiektua garatu dute, pandemiak Bizkain, Gipuzkoan eta Araban duen eragina deskribatuz eta gaixotasunaren infekzio-prozesuaren zein bilakaeraren ezaugarriak aztertuz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.