Lehen lerroan lanean ari dira farmazialariak, funtsezko lana egiten baitute Espainiako Gobernuaren arabera. Egoerara moldatu beharra eduki dutela diote Gabilondo Farmaziakoek. Azaldu duenez, infekzioa hartzea da kezka nagusiena; "gure nagusien osasunak kezkatzen gaitu".
Espainiako Gobernuak martxoaren 28ko dekretua aldatu, eta eraikuntza sektoreko autonomoei konfinamendua altxa zien; haien langileek, baina, etxean geratu behar izan dute, segurtasunagatik.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak kontrol bereziak egingo ditu berriro ere errepide eta garraio geltokietan, Aste Santuko egunetan joan-etorriak kontrolatzeko.
«Aski da!», esan du Gipuzkoako EHNEk. Sindikatuak uste du Jaurlaritzak ez duela eskumenik salmenta zuzeneko eremuak debekatzeko. "Erabaki tamalgarria", Enbaren ustez.
Pantailadun bisera horiek, zerbitzu ezberdinetako udal langileei zuzenduko zaizkie. Erakutsitako eskuzabaltasuna eskertu dio Lea Artibai Amankomunazgoak Gernikako kooperatibari.
Hilabete honetarako egitarau bat prestatu dute proposamen ezberdinekin. Sare sozialen bitartez emango dute ekimenen berri.
Espainiako Fronte Polisarioaren ordezkaritzak erabaki du ume sahararrak uda sasoian bi hilabetez Euskal Herrira etortzeko programa bertan behera uztea. Yaalah elkarteak esan du Ondarroan ipini nahi zuten eskualde mailako aterpetxearen proiektua ere bertan behera geratu dela.
Elhuyarren bederatzigarren eta azken azalpen bideoak COVID-19aren sintomarik adierazgarrienen inguruko azalpenak ematen ditu.
1920ko apirilaren 7an jaio zen Itziar Andonegi Sustaeta mutrikuarra, eta betidanik herrian bizi izan da. COVID-19aren alarma egoerak ezarritako konfinamendua dela eta, modu berezian ospatu behar izan zuen mendeurrena.
Elhuyarren zortzigarren azalpen bideoak birusari aurre egiteko egiten ari diren proba klinikoen inguruko azalpenak ematen ditu.
Batutako guztia beharrizan gehien duten herritarren artean banatuko dute. Otzarak jarriko dituzte dendetan bilketarako.