Gurutze Gorriak janari bilketa egingo du Lekeition
Batutako guztia beharrizan gehien duten herritarren artean banatuko dute. Otzarak jarriko dituzte dendetan bilketarako.
Herriko dendetan otzarak jarriko dituzte, eta bertan bezeroek produktuak uzteko aukera edukiko dute. Galtzen ez den janaria eskatu dute esaterako, arroza, pasta edo kontserbak, eta garbitasunerako produktuak ere utzi daitezke.
Otzaretan batutako guztia beharrizan gehien duten herritarren artean banatuko dute, Gurutze Gorria eta Lekittarrok Zaindu sare herritarreko kideen bidez. Kitto merkatari elkarteak ere kanpaina horretan parte hartuko du; elkarteko kide diren dendek bezeroek emandako produktuak batuko dituzte.