COVID-19ari aurre egiteko proba klinikoak egiten ari dira
Elhuyarren zortzigarren azalpen bideoak birusari aurre egiteko egiten ari diren proba klinikoen inguruko azalpenak ematen ditu.
8. BIDEOA (apirilak 8): Tratamenduak proban: Birusei aurre egiteko antibiralak erabiltzen dira. Beste birus batzuen aurrean erabilitako botikekin egiten ari dira proba klinikoak mundu osoan, zerotik hastea baino errazagoa baita lehendik probatutako botikekin saiakerak egitea.
9. BIDEOA (apirilak 9): Sukarra adierazle: Sukarra da, arnasa hartzearekin eta eztularekin batera sintomarik adierazgarriena COVID-19an. Baina zenbateraino da adierazgarria sukarra?