Sare sozialak baliatuz, Aste Santurako egitaraua prestatu du Ondarroako Udalak
Apirilaren 9tik 13ra antzeko eredua errepikatuko dute. Udalaren sare sozialetatik eskainiko dira eduki horiek guztiak.
Herritarrak etxean egon behar diren egunotan jendeak “ondo pasatzeko tarteak” sortu nahi izan ditu Ondarroako Udalak. Sare sozialak baliatuz, Aste Santuko oporraldirako hainbat ekimen proposatu dizkiete herritarrei, “egunerokotasunetik atera eta herriko artistekin gozatzeko”.
Umeentzako ipuinak eta abestiak, kirol entrenamenduak, DJ saioak, ume zein helduentzako pintxo prestaketak, bakarrizketak, eskulanak… Udalaren sare sozialetatik eskainiko dira eduki horiek guztiak: Facebooketik, Instagrametik eta Youtubetik, hain zuzen. Iragarri dutenez, egitarauan zehaztuko da ekintza bakoitza nondik eskainiko den.
Egunero antzeko eredua errepikatuko da: umeentzako ekintzak, kirola, pintxoen prestaketa, musika, umorea, txaloak eta kantuak Radixu Irratitik. Egunero gainera, osasungintzako profesionalei eskaintzen zaien txalo zaparradaren ostean, Uhinen txertoa saio berezia eskainiko du Radixu Irratiak. Apirilaren 9tik 13ra bitartean 20:15ean hasiko da irratsaioa. Hurrengo astean, berriz, eguenean eta barikuan 18:00etatik 20:00etara eskainiko dute irratsaioa, eta asteburuan, 11:00etatik 13:00etara.
EGITARAUA:
Apirilak 9, eguena:
- 10:30. Kantu kantari. HHko umeentzat, Idurre Ibazetaren eskutik (Instagram).
- 11:00. Kirol entrenamendua: Eneko eta Andoni Azkarate (Facebook eta Instagram).
- 13:00. Pintxo prestaketa, Txanpako Mari Carmenen eskutik (Instagram).
- 18:00. Txo! Antzerki kolektiboko Aitor Artetxe (Facebook).
- 18:30. DJ Koldo Loira (Facebook).
- 20:00. Osasungintzakoei txaloak.
- 20:05. Radixu Irratia ipini eta kantu bi abestu balkoietatik.
- 20:15. Uhinen txertoa irratsaioa Radixu Irratian.
Apirilak 10, barikua:
- 10:30. Umeentzako ipuin kontalaria: Arantza Ibarra (Instagram).
- 11:00. Kirol entrenamendua Luis FerreƱoren eskutik (Instagram).
- 13:00. Pintxo prestaketa Cantabrico tabernako Pantxoren eskutik (Instagram).
- 18:00. Ainhoa Etxebarriaren bakarrizketa (Instagram)
- 18:30. DJ Koldo Loira (Facebook).
- 20:00. Osasungintzakoei txaloak.
- 20:05. Radixu Irratia ipini eta kantu bi abestu balkoietatik.
- 20:15. Uhinen txertoa irratsaioa Radixu Irratian.
Apirilak 11, zapatua:
- 10:30. Esperimentu tailerra, Danel Solabarrietaren eskutik (Youtube).
- 11:00. Zumba: Maitane Lasarteren eskutik (Instagram).
- 13:00. Pintxo prestaketa Beikozinako Gorka Urrestiren eskutik (Instagram).
- 17:00. Escape room, Gaztelekuko Instagrametik (@errebalatxikine).
- 18:00. Fede Badiolaren bakarrizketa (Facebook).
- 18:30. DJ Tximas (Instagram)
- 20:00. Osasungintzakoei txaloak.
- 20:05. Danborrada balkoietatik.
- 20:15. Uhinen txertoa irratsaioa Radixu Irratian.
Apirilak 12, domeka. Aberri Eguna:
- Goizean. Ikurrinak ipintzea balkoietan.
- 11:oo. Pilates Maitane Lasarteren eskutik (Instagram).
- 12:30. Minutu bateko isilunean bakoietan, COVID-19agaz hildakoen omenez. Gero, Txoriak Txori abestea.
- 13:00. Pintxo prestaketa Cantabrico tabernako Pantxoren eskutik (Instagram).
- 16:30. Papiroflexia Gaztelekuko Instagrametik (@errebalatxikiƱe).
- 17:30. Eskulan tailerra, Nagore Basterretxearen eskutik (Youtube).
- 18:00. Nerea Gartziaren bakarrizketa (Instagram).
- 18:30. DJ Elepunto (Instagram).
- 20:00. Osasungintzakoei txaloak.
- 20:05. Radixu Irratia ipini eta kantu bi abestu balkoietatik.
- 20:15. Uhinen txertoa irratsaioa Radixu Irratian.
Apirilak 13, astelehena:
- 10:30. Ipuin kontalaria: Leire Bilbao (Facebook).
- 11:00. Kirol entrenamendua: Eneko eta Andoni Azkarate (Facebook eta Instagram).
- 12:00. Pentsio duinen aldeko burrunbada balkoitietatik.
- 13:00. Pintxo prestaketa Beikozinako Gorka Urrestiren eskutik (Instragram).
- 18:00. Aurori Badiolaren bakarrizketa (Facebook eta Instagram).
- 20:00. Osasungintzakoei txaloak.
- 20:05. Radixu Irratia ipini eta kantu bi abestu balkoietatik.
- 20:15. Uhinen txertoa irratsaioa Radixu Irratian.