Markina-Xemeingo Baserri Eguna bertan behera geratu da
Maiatzean egitekoak ziren ekintza guztiak bertan behera geratu direla jakitera eman du Markina-Xemeingo Udalak. Horien artean, hilaren 9an ospatzekoa zen Baserri Eguna. Azaldu dutenez, osasun alarma egoerak ezinezkoa egiten du kontzertu, ikuskizun, kirol jarduera edo bestelako ekimenak aurrera eramatea. Hurrengo hilabeteetarako aurreikusita zeuden ekintzak egin ahalko diren edo ez jakinarazten joango dira.