Azken 24 orduetan ez dute positibo kasu berririk antzeman Lea-Artibain eta Mutrikun
Koronabirusaren pandemia hasi zenetik positibo kasu berririk antzematen ez duten lehenengo eguna da gaurkoa. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban atzo 3.804 PCR eta 2.129 test azkar egin ziren. Eta positibo eman zutenen ehunekoa % 6ra murriztu dela esan dute.

Eusko Jaurlaritzak gaur [apirilak 222] eguerdiko agerraldian emandako datuen arabera, azken 24 orduetan Lea-Artibain eta Mutrikun ez dute COVID-19arekin kutsatutako kasu berririk antzeman; datuak atzo emandako berdinak izaten jarraitzen dute. Guztira 50 kasu positibo daude erregistratuta Lea-Artibain eta Mutrikun. Hemen herriz herriko zerrenda:
- Ondarroa: 16 positibo (atzoko datu berdina)
- Markina-Xemein: 14 positibo (atzoko datu berdina)
- Lekeitio: 12 positibo (atzoko datu berdina)
- Mutriku: 10 positibo (atzoko datu berdina)
- Berriatua: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Etxebarria: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Gizaburuaga: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Mendexa: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Aulesti: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo (atzoko datu berdina)
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 13.044 kasu positibo zenbatu dituzte guztira (atzo baino 234 kasu gehiago). Horietatik 905 ospitaleratuta daude (atzo baino 69 gutxiago). Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 3.324positibo (30 gehiago azken 24 orduetan) / 150 ospitaleratuta (atzo baino 9 gutxiago) /325 hildakoak (+2).
- Bizkaia: 7.328 positibo (173 gehiago azken 24 orduetan) / 550 ospitaleratuta (-52)/ 579 hildakoak (+14)
- Gipuzkoa: 2.392 positibo (31 gehiago azken 24 orduetan) / 205 ospitaleratuta (-8)/ 220 hildakoak (+5)
Guztira, Bizkai, Gipuzkoa eta Araban atzo beste 21 heriotza zenbatu ziren. Guztira, pandemia hasi zenetik hiru lurraldeetan 1.124 pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz. Horren aurrean, eta azken egunetan gertatu bezala, osatzen ari diren edo alta emanda dauden pertsonen kopuruak goraka jarraitzen du. Hala, hiru lurraldeetan 7.651 dira sendatutakoak.
Probei dagokienez, guztira 63.431 proba egin dira Bizkai, Gipuzkoa eta Araban. “Atzo 3.804 PCR eta 2.129 test azkar egin ziren. Egindako probetan positibo eman dutenen ehunekoa % 6ra murriztu zen”.