Sormen tailerra egingo dute Berriatuan, bideo konferentzia bidez
'Emozioetatik sormenera' izeneko tailerra apirilaren 29an izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Emozioetatik sormenera sormen tailerra egingo dute Berriatuan apirilaren 29an, 18:00etan, bideo dei bitartez. Saioa 18-50 bitarteko berriatuarrei dago zuzenduta. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da 688 65 94 92 telefono zenbakira whatsappa bidalita. Apirilaren 28a baino lehen izena eman behar da. Saioa Maren Basterretxea Iribarrek gidatuko du.
Tailerraren inguruko informazio gehiago eskatzeko ere aurretiaz aipatutako telefono zenbakira idatzi edo deitu ahal dela esan dute.