Baimena lortuta, berriro moilan arraina saltzen hasi dira Lekeition
Lekeitioko Jesus de Nazaret ontziak arrantzatutako arraina berriro ere moilan saltzeko baimena lortu dute moilako arrain saltzaileek. Segurtasun neurriak hartuta, eguenean [apirilak 23] itzuli ziren berriro ere moilara. Herritarrek arrantzaleen kofradia aurrean bilatuko dituzte, 11:00etatik aurrera.