Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Pablo Fdez. Arrieta markina-xemeindarrak kontzertua emango du Facebook bidez

Saioa Uhagonek antolatu du, eta zapatuan [apirilak 25] izango da, 20:30etik aurrera. Giro alaia sortzen saiatuko dela aurreratu du musikariak, eta abestien aukeraketa berezia egiten ari da.

Pablo Fdez. Arrieta grabazio egunean. Argazkia: Josu Arrate 'Txorixe'
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/04/23

Markina-Xemeinen hilero egoten den kultur egitarauari jarraipena emanez Pablo Fdez. Arrieta musikariaren kontzertua antolatu du Uhagon Kultur Elkarteak zapaturako [apirilak 25]. Facebook bidez jarraitu ahalko da kontzertua, 20:30etik aurrera. Markina-Xemeingo musikariak aitatu duenez, era horretara egiten duen lehen saioa izango da, eta prestatzen hasita dago.

Hasiera batean etxeko egongela prestatu zuen zuzenekoa egiteko, baina etxean daukan konexioagaz ezin dezake egin. “Facebook Life egiteko ez daukat nahiko indarrik, eta beste leku batean egiteko baimena eskatu dut”. Horrela, udaletxe zaharretik egingo du zuzenekoa, eta Txorixe Bideoak-eko Josu Arrate izango du laguntzaile. “Esperimentua izango da, baina kalitatezko emanaldi bat eskaintzea da asmoa”.

Kontzertuko egitarauari dagokionez, momentu triste honetan giro alaia sortzen saiatuko dela aurreratu du, “naiz eta nire musika nahiko malenkoniatsua izan”. Hori dela eta, doinuen aukeraketa berezia egiten ari da, “bihotzetik ateratzen dena”.  Besteak beste Agustin Barrios Paraguaiko gitarra-jotzaile eta konpositorearen kanta bat joko du, baita bolero batzuk eta jazz standar batzuk ere.

Pablo Fdez. Arrieta konpositore, musikari eta musika irakaslea ere bada, eta, beste asko bezala, etxetik ari da lanean. “Ez naiz sare sozialen zalea, baina etorkizunak bide horretatik garamatza, eta klaseak ematen ari naiz bide horietatik. Oztopoak gainditzeko dira eta egingo dugu aurrera”. Musikari modura aurreikusita zeuzkan emanaldi batzuk bertan behera geratu zaizkio, baina, bitartean, doinu berriak sortzen eta aztertzen ari dela aurreratu du, “hurrengo, jendeari, gauza berriak eskaintzeko”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.