Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Radixu Irratiaren 'Uhinen txertoa' irratsaioa, marka guztiak gainditzen

Konfinamenduan herritarrak entretenitzeko asmoz sortu zuen Radixu Irratiak (105.5 FM) 'Uhinen txertoa' irratsaioa. Herritarren erantzun onaren aurrean eta konfinamendua luzatu egiten dela ikusita, alarma egoerak iraun bitartean irratsaioagaz jarraitzeko konpromisoa erakutsi dute Radixu Irratiko kideek.

Radixu Irratiko kide batzuk, artxiboko irudian, irratsaio bat egiten.
Asier Alkorta
Ondarroa
2020/04/23

Ondarroako Radixu Irratiak (105.5 FM) Uhinen txertoa izeneko irratsaioa estreinatu du Asten Santuan. Hain izan da arrakastatsua ze, konfinamenduak irauten duen bitartean irratsaioagaz jarraitzeko konpromisoa erakutsi dutela Radixu Irratiko kideek; eguenetik domekara bitartean jarraituko dute irratsaioa egiten, 20:05etik 22:00etara.

Azaldu dutenez, konfinamendua luzatzen ari zela ikusita, Radixu Irratiko kide batzuk herritarrak entretenitzeko zer edo zer egitea ideia ona izango zela pentsatzen hasita zeuden. “Gu zer edo zer egitea pentsatzen geundela, beste aldetik udalak Aste Santuan zerbait egiteko proposamena egin zigun. Horrela, bi asmoak bat egin eta herritarrei egunerokotasunetik deskonektatzeko eta entretenitzeko irratsaio bat egitea erabaki genuen”. Motorrak martxan jarri, eta Uhinen txertoa irratsaioa jaio zen; herritarrei elkarrizketak egin, denetariko abestiak ipini eta lehiaketa bat egiten dute saioan.

Herritarren erantzuna “oso potentea” izan dela diote. “Lehenengo astean konturatu ginen jendeak deitu egiten zuela, eskertu egiten zuela horrelako saio bat egotea”. Egunak aurrera joan ahala, gero eta jende gehiagok parte hartzen zuela ikusi zuten. “Oso pozik gaude jendeak nola erantzun duen ikusita. Dei asko jaso ditugu, Facebooken ere jende asko parte hartzen du…. Horren guztiaren aurrean, aurrera jarraitzea erabaki genuen”.

Telefono deiak hain izaten dira asko ze, ia egunero telefonoa kolapsatu egiten dela. “Batzuk esaten digute deia ezin eginda ibili direla ere. Gero, lehiaketen inguruan eztabaidak ere sortzen dira, eta hori polita da”.

Irratsaio guztiek bezala, Uhinen txertoa prestatzeak ere lana suposatzen die Radixu Irratiko kideei. Hori, baina, gustura egiten dute. “Taldean egoera ezberdinean dagoen jendea gaude. Batzuk normaltasunez ari dira lanean, beste batzuk etxetik ari dira, beste batzuk lanik egin barik daude etxean, baina horien artean ere umeak dituztenak daude… Noski irratsaioa prestatzeak lana suposatzen duela, baina antolatu eta egiten dugu”. Irratsaioak irauten duen ia bi orduak “azkar” pasatzen zaizkiela esan dute.

Antolaketa horren emaitza da irratsaioa. Izan ere, hiruko bi taldetan banatuta igotzen dira Radixu Irratiaren lokalera, kanpandorrera. “Segurtasun neurriak kontuan hartzen ditugu. Alde batetik udalak gel hidroalkoholikoak eman dizkigu. Bestetik, guk geuk ere gure arteko segurtasun distantzia mantentzen dugu, mikrofonoak erabili bakoitzean garbitu egiten ditugu…”. Eta lokalean egoten direnei etxean dauden beste kideek ere laguntzen diete. “Horiek lehiaketetarako galderak prestatzen, abestiak proposatzen… laguntzen digute”. Irratsaioa, beraz, alde guztietatik elikatzen dute.

Esker oneko berbak ere eskaini nahi izan dizkiete herritarrei. “Lehiaketak egiten ditugula eta sariak ematen ditugula ikusita, herriko musikariak edota musika munduan ibili diren herritar batzuek deitu digute etxeetan dituzten diskoak eskaintzeko eta abar. Horiei guztiei eskerrak eman nahiko genizkieke”. Horrez gain, herritarrei irratsaioan parte hartzen jarraitzeko gonbitea egin diete. “Jarraitu dezatela deitzen eta parte hartzen!”. Beraz, badakizue, eguenetik domekara, 20:05etatik 22:00etara, “biztuxun radixu!“.

Urte askoko ibilbidea dauka Radixu Irratiak, eta urte hauetan guztietan oztopo eta zailtasunen gainetik ere uhinak martxan jarraitzearen alde egin izan dute. Egoera berrietara egokitu dira, behin eta berriz. Errealitatea bat edo beste izan, Radixu Irratiak uhinak astintzen eta herritarrak entretenitzen jarraitzen du. Zorionak!

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.