Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Yolanda Larreategi markina-xemeindarrak irabazi du Peru Abarka Album Lehiaketa

Aurten 21 lan aurkeztu direla jakitera eman dute antolatzaileek, iaz baino 9 gehiago. 'Bi txantxangorri haritz adarrean' narrazio "indartsua eta sentikorra" dela esan du epaimahaiak.

Yolanda Larreategi Duralde idazlea. Argazkia: Yolanda Larreategi Duralde
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/04/23

Nazioarteko Liburuaren Eguna dela baliatuta, 2020ko Peru Abarka Album Lehiaketako narrazioen ataleko irabazlea jakitera eman du gaur [apirilak 23] Markina-Xemeingo Udalak. Saria herrian geratu da aurten. Yolanda Larreategi Duralderen (Markina-Xemein, 1979) Bi txantxangorri haritz adarrean narrazioari eman diote saria.

Aurten 21 lan aurkeztu direla jakitera eman dute antolatzaileek, iaz baino 9 gehiago, eta epaimahaikideak Patxi Zubizarreta idazlea, IƱaki Aldekoa Erein argitaletxekoa eta Marieli Ituarte izan dira. Larreategiren narrazioa “indartsua eta sentikorra” dela azaldu du epaimahaiak. “Narratzailea zuka ari zaio Magiri, beste protagonistari, baina zuka horretan irakurleok ere barne hartzen gaitu eta interpelatuta sentitzen gara une oro”.

Oso txukun idatzita dagoela eta garapen argikoa dela ere gaineratu dute. “Narrazioan bi gai nagusitzen dira, eta biak ere sentiberatasun handiz daude garatuta. Bi gai horiek dira ipuinaren indargunea, gure gizartean biek ala biek tabu izaera gordetzen baitute gaur egun ere”. Bi gai horiek zeintzuk diren ez dute aipatu nahi izan, “narrazioan barneratu eta deskubritu egin behar direlako, idazleak egin dituen hitz joko eta baliabideen artean”.

Bigarrenez irabazi du Peru Abarka Lehiaketa Larreategik. 2006an, lehenengo Peru Abarka Album Lehiaketan, Zaharrak berri, euriak lanagatik saritu zuten. Orduan, Elena Odriozolak ilustratu zuen albuma. Orain, Bi txantxangorri haritz adarrean narrazioaren ilustratzailea zein izango den aukeratzeko, ilustratzaileen atala zabalduko dute. Datozen egunetan kaleratuko dituzte bigarren fase horretako oinarriak.

Erlazionatutako edukiaKontakizun hunkigarri bat dakar Peru Abarka Lehiaketako album berriakMalen Amenabarrek eraman du Peru Abarka lehiaketako ilustratzaileen ataleko saria

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.