Azken 24 orduetan ez dute positibo kasu berririk erregistratu Lea-Artibain eta Mutrikun
Lea-Artibai eta Mutriku hamahiru herrik osatzen dute, eta horietatik guztietatik Munitibar da COVID-19arekin kutsatutako kasu bat bera ere erregistratu ez duten herri bakarra. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban, ospitaleratutakoak zer edo zer igo dira, baina sendatutakoen kopuruak gora egiten jarraitzen du.
Azken 24 orduetan ez da COVID-19arekin kutsatutako positibo kasu berririk antzeman Lea-Artibain eta Mutrikun. Horrela, beraz, gaur gaurkoz Lea-Artibain eta Mutrikun erregistratutako positibo kasuak 70 dira. Hemen herriz herriko zerrenda:
- Ondarroa: 18 positibo (atzoko datu berdina)
- Markina-Xemein: 16 positibo (atzoko datu berdina)
- Lekeitio: 14 positibo (atzoko datu berdina
- Mutriku: 11 positibo (atzoko datu berdina)
- Aulesti: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Berriatua: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Etxebarria: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Amoroto: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ispaster: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Gizaburuaga: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Mendexa: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo (atzoko datu berdina)
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 14.804 kasu positibo zenbatu dituzte guztira (atzo baino 392 gehiago). Horietatik 728 ospitaleratuta daude (atzo baino 12 gehiago). Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 3.764 positibo (atzo baino 140 gehiago) / 142 ospitaleratuta (+2) /340 hildakoak (+2).
- Bizkaia: 8.411 positibo (atzo baino 222 gehiago) / 425 ospitaleratuta (+10)/ 668 hildakoak (+10)
- Gipuzkoa: 2.629 positibo (atzo baino 30 gehiago) / 161 ospitaleratuta (atzoko datu berdina)/ 247 hildakoak (+2).
Hiru lurraldeetan, sendatu direnak edo alta jaso dutenak, berriz, 9.974 dira; baieztatutako kasu guztien %67,4. Probei dagokienez, Bizkai, Gipuzkoa eta Araban guztira, 85.586 PCR azterketa eta 35.425 test azkar egin dira. “Atzo 6.097 test egin ziren”.
Nekane Murga Osasun sailburuak azaldu duenez, Osakidetza berrantolatzen ari da asistentzia jarduera pixkanaka berreskuratu ahal izateko. Eta gaineratu du atzo Lehen Mailako Arretako Aholku Batzordea bildu zela eta Osasun Publikoarekin koordinatzeko beharra nabarmendu zuela, “kasuak garaiz detektatzeko sistema bat ezartzeko eta kasuen eta haien harreman estuen jarraipen eraginkorra egiteko”.