Ondarroan bideoak eta kartelak egin dituzte Euskaraldia girotzeko
Ekimena Etxealditik Euskaraldira kanpainaren barruan sartzen da.
Ondarroako Euskaraldia Batzordeak hainbat kartel eta bideo zabaldu ditu Etxealditik Euskaraldira kanpainan murgiltzeko. Kartelei dagokienez, egunez egun, galderak eta proposamenak egiten dihardu, jendeak etxealdian ere pausoak ematen jarrai dezan euskararen normalizaziorantz. Kartelen bidez gai hauek landu dituzte, besteak beste: euskararen ezagutza eta erabileraren arteko aldea etxean, Internet-en euskaraz erabiltzeko hautua, euskaraz jolasteko aukerak, kultur produktuen euskarazko kontsumoa, errenta kanpaina eta fakturazioa. Gai hauen bidez, ondarrutarrak hizkuntza ohituren inguruan pentsatzera gonbidatu dituzte. Bideoei dagokienez, Ugaitz Alegria ondarrutarraren eskutik, hainbat aurpegi ezagunen testigantzak jaso dituzte, Ondarroarekin eta ondurratarrarekin daukaten lotura adieraziz.
Ekimena Etxealditik Euskaraldira kanpainaren barruan, Euskal Herriko hainbat aurpegi ezagunek egindako bideoak:
- Ugaitz Alegria
- Miren Arreita eta Patxo Telleria
- Iker Villa eta Julen Telleria
- Zuriñe Hidalgo eta Julian Iantzi
- Ainhoa Larrañaga eta Kike Amonarriz