Euskal gehiengo sindikalekoek ikur bateratua atera dute, eta hori leiho eta balkoietan zabaltzeko deia egin dute.
Egoera hobetzeko eskaerak helaraziko dizkiete Lekeitioko ikastetxeetako zuzendariei. Eskaera horiek egiteko sinadura bilketa bat egingo dute zapatu-domekan [maiatzak 2 eta 3].
95,5 milioi euroko planak autonomoentzako maileguak, barneko turismoa eta etxea berritzeko laguntzak bideratuko ditu.
BRTAko langileekin eta garraio publikoko profesionalekin lehen proba pilotua egingo da datorren astean, Adimen Artifiziala aplikatuko dute datuak landu eta ondorioak ateratzeko.
22 urte daroatza Alemanian Nagore Martiartu markina-xemeindarrak. Datu ofizialen arabera, Europan kutsatu gehien dituzten herrialdeen zerrendaren goikaldean dago Alemania, baina, Espainia, Italia, Frantzia eta Erresuma Batuaren aldean hildako kopurua nabarmen txikiagoa da.
COVID-19aren krisiaren ondorioz kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden Euskal Autonomia Erkidegoko alokairu libreko etxebizitza parkeko errentariei laguntza zuzenak ematea adostu dute. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak laguntza hori emateko 15,5 milioi euroko aurrekontua dauka.
Ondarroan eta Etxebarrian bina kasu gehiago antzeman dituzte, eta bat gehiago Berriatuan. Hala, Lea-Artibain eta Mutrikun 75 kasu daude baieztatuta. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 15.138 kasu positibo zenbatu dituzte guztira (atzo baino 334 gehiago). Horietatik 686 ospitaleratuta daude (atzo baino 42 gutxiago).
Ekimena Etxealditik Euskaraldira kanpainaren barruan sartzen da.
EH Bilduko kideek ogasun batzordean informazioa besterik ez zutela jaso argitu nahi izan dute. Koalizioa ere proposamen bat lantzen ari dela aurreratu dute.