Azken 24 orduetan ez dute positibo kasu berririk antzeman Lea-Artibain eta Mutrikun
Lea-Artibain eta Mutrikun COVID-19agaz kutsatu diren 75 kasu daude erregistratuta. Datu hori proba egin eta positibo eman dutenena da. Dena dela, probarik egin ez baina sintomak dituztenen kopurua are handiagoa da. Eskualde mailan Ondarroa da positibo kasu gehien erregistratuta dauden herria.
Azken 24 orduetan COVID-19arekin kutsatutako positibo kasuak ez dira gehitu Lea-Artibain eta Mutrikun; pandemia hasi zenetik bigarren aldia da datuak bere horretan mantentzen direna. Gaur gaurkoz Lea-Artibain eta Mutrikun erregistratutako positibo kasuak 75 izaten jarraitzen dute. Hemen herriz herriko zerrenda:
- Ondarroa: 20 positibo (atzoko datu berdina)
- Markina-Xemein: 16 positibo (atzoko datu berdina)
- Lekeitio: 14 positibo (atzoko datu berdina)
- Mutriku: 11 positibo (atzoko datu berdina)
- Etxebarria: 4 positibo (atzoko datu berdina)
- Berriatua: 3 positibo (atzoko datu berdina)
- Aulesti: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Amoroto: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ispaster: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Gizaburuaga: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Mendexa: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo (atzoko datu berdina)
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 15.138 kasu positibo zenbatu dituzte guztira (atzo baino 381 gehiago). Horietatik 655 ospitaleratuta daude (atzo baino 28 gutxiago); horietatik 558 ZIUn eta 97 solairuko geletan daude. Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 3.962 positibo (atzo baino 98 gehiago)/ ospitaleratutakoak 143 dira/hildakoak 342
- Bizkaia: 8.844 positibo (atzo baino 237 gehiago)/ ospitaleratutakoak 371 dira/hildakoak 695
- Gipuzkoa: 2.713 positibo (atzo baino 46 gehiago)/ ospitaleratutakoak 141 dira/hildakoak 259
Hiru lurraldeetan, atzo 22 pertsona hil ziren. Hala, pandemia hasi zenetik, guztira 1.296 pertsona hil dira Bizkai, Gipuzkoa eta Araban. Bestalde, sendatu direnak edo alta jaso dutenak baieztatutako kasu guztien %69 dira.
Probei dagokienez, Bizkai, Gipuzkoa eta Araban guztira, 95.743 PCR eta 45.395 test azkar egin dira. Atzo, 20:00ak arte, 9.645 proba egin zirela zehaztu dute. “Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 82 izan ziren. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Bestetik, test azkarraren bidez antzemandako kasu berriak 417 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake”.