Lekittoko Gazte Asanbladak "duintasuna lortzeko" borrokatzera deitu du
Maiatzaren Lehena aprobetxatuta, egoera zaila den arren, momentu honetan burutzen den jardun politikoak etorkizuneko langileen bizi baldintzak baldintzatuko dituela diote. "Hasi gaitezen prestatzen kaleak eta bizitzak berreskuratzeko. Inork ez digu duintasuna oparituko".
Oro har, burgesiaren aurka borrokatzeko aldarria egin dute. “Gaur egun onartzen dugun zapalkuntza orok, borrokatu ezean, burgesiak denboran inaunaraziko du. Historiaren motorra arindu egin da, eta aldaketak gero eta modu diktatorial eta arinagoan inposatuko dira. Ez daigun onartu”. Egun batetik bestera hainbeste urtetan lortutako konkista sozial, politiko eta konomikoak galdu direla esan dute. “Horrek erakusten du, beharbada, horiek ez direla langileen esku egon”.
Gero eta pobreagoa den langileriarentzako lan kontratuaren aldi baterako eteteta luxua dela ematen duela diote. “Oinarrizko baliabideak ere ez dizkigute onartu nahi. Langileriaren zati gero eta handiago bat ez da beharrezkoa burgesia handiaren irabazi tasa mantentzeko”.
Langileen politika egiteko garaia dela diote. “Hasi gaitezen prestatzen kaleak eta bizitzak berreskuratzeko. Inork ez digu duintasuna oparituko”.