5.000 biztanletik gorako herriei eragiten dieten neurriak bete beharko dituzte Markina-Xemeinen
Espainiako Gobernuak iragarritako kalera irteteko neurriek zalantzak eragin dituzte. Irizpidea aldatu du Markina-Xemeingo Udalak.
Irizpidea aldatu du Markina-Xemeingo Udalak. Gaur [maiatzak 1] goizean, udalerri nukleo edo herrigune kontzeptua aintzat hartu badute ere Markina-Xemeingo biztanleen biharko irteera neurriak zeintzuk diren erabakitzeko, arratsaldean, beste informazio bat jaso du udalak, eta horren arabera, Markina-Xemein 5000 bizilagunetik gorako herrigunetzat hartu behar dela baieztatu dute.
“Kontuan izan behar dugun irizpidea errolda da, nahiz eta Estatuko Aldizkari Ofizialean herrigune edo udalerri nukleo hitza azaldu”, argitu dute. Markina-Xemeinek 5.000 biztanle baino gehiago ditu. Markina-xemeindarrak, beraz, ordutegi finkoa izango dute bihar [maiatzak 2] kirola egin edo paseoetarako. Ordutegia ondorengoa izango da, beraz:
- Kirol jarduerak edo paseoetarako: 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara.
- Mendekotasunak dituztenak irteteko: 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara.
- 14 urtetik beherakoak irteteko: 12:00etatik 19:00etara.