Markina-xemeindarrak ordutegi finkorik barik atera ahalko dira kalera
Markina-Xemeingo Udalak azken orduan jakitera eman duenez, gaurko [maiatzak 1] Estatuko Aldizkari Ofizialaren arabera, herriguneak 5.000 biztanle baino gutxiago ditu.
Atzo [apirilak 30] Espainiako Gobernuak iragarritako kalera irteteko neurriek zalantzak eragin dituzte Markina-Xemeingo bizilagunen artean. Hiru tarte bereizi zituzten, eta ordu tarteak 5.000 biztanletik gorako herriei eragiten diela jakitera eman zuten. Markina-Xemein 5.000 bizilaguneko mugan egon da azken urteetan, eta herritarrek kopuru horretatik gora edo behera dauden jakin nahi izan dute.
Markina-Xemeingo Udalak azken orduan jakitera eman duenez, gaurko [maiatzak 1] Estatuko Aldizkari Ofizialean zehaztu dutenez, Espainiako Gobernuak udalerri nukleoaren edo herrigunearen araberako biztanleria datuak hartu ditu kontuan leuntze faserako (0.Fasea) neurriak ezartzeko. Irizpide horren arabera, Markina-Xemeinek 5.000 biztanle baino gutxiago ditu. Markina-xemeindarrak, beraz, ordutegi finkorik barik atera ahalko dira etxetik, bihartik [maiatzak 2] aurrera.
Ordutegi zurrunik izango egongo ez bada ere, zuhurtziaz jokatzeko eskaera egin du udalak. “Herritar guztiona dela erantzukizuna, eta arduraz jokatzea eta hartu beharreko segurtasun eta higiene neurriak hartzea eskatzen zaie herritar guztiei”, azpimarratu dute.