Asteburuan lau positibo kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Pandemia hasi zenetik, positibo kasu gutxien erregistratu diren asteburua izan da; Lekeition, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Mendexan erregistratu dituzte kasu berriak. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 16.246 kasu positibo daude erregistratuta. Sendatu direnak edo alta jaso dutenak baieztatutako kasu guztien (16.246) %74,8 dira.
Asteburuan COVID-19arekin kutsatutako lau positibo kasu erregistratu dituzte Lekeition Lea-Artibain eta Mutrikun; Lekeition, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Mendexan erregistratu dituzte kasu berriak. Gaur gaurkoz, Lea-Artibain eta Mutrikun erregistratutako positibo kasuak 82 dira. Hemen herriz herriko zerrenda:
- Ondarroa: 20 positibo (barikuko datu berdina)
- Lekeitio: 18 positibo (1 gehiago asteburuan)
- Markina-Xemein: 17 positibo (1 gehiago asteburuan)
- Mutriku: 12 positibo (1 gehiago asteburuan)
- Etxebarria: 4 positibo (barikuko datu berdina)
- Berriatua: 3 positibo (barikuko datu berdina)
- Mendexa: 2 positibo (1 gehiago asteburuan)
- Aulesti: 2 positibo (barikuko datu berdina)
- Amoroto: 1 positibo (barikuko datu berdina)
- Ispaster: 1 positibo (barikuko datu berdina)
- Gizaburuaga: 1 positibo (barikuko datu berdina)
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo (barikuko datu berdina)
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 16.246 kasu positibo zenbatu dituzte guztira (277 gehiago asteburuan). Horietatik 617 ospitaleratuta daude (19 gutxiago asteburuan); horietatik 87 ZIUn (454 gutxiago asteburuan) eta 530 solairuko geletan daude (435 gehiago asteburuan). Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 4.217 positibo (92 gehiago asteburuan)/ ospitaleratutakoak 138 dira (-6)/hildakoak 345 (+2)
- Bizkaia: 9.251 positibo (166 gehiago asteburuan)/ ospitaleratutakoak 358 dira (-3)/hildakoak 729 (+23)
- Gipuzkoa: 2.778 positibo (19 gehiago asteburuan)/ ospitaleratutakoak 121 dira (-10)/hildakoak 267 (+4)
Pandemia hasi zenetik, guztira 1.341 pertsona hil dira Bizkai, Gipuzkoa eta Araban. Bestalde, sendatu direnak edo alta jaso dutenak baieztatutako kasu guztien (16.246) %74,8 dira.