Mutrikuko Gazte Asanblada ere testigatzak batzen hasi da
Esan dutenez, jasotzen dituzten testigantzak gerora salaketa publikoa egiteko erabiliko dira, "beti ere anonimotasuna babestuz".
Ondarroako Gazte Asanbladak egin modura, orain, Mutrikuko Gazte Asanblada ere pandemiak herritarrengan nola eragin duen jakiteko testigantzak batzen hasi da. “Herritarron egoera aztertu, eta etorkizunean baliabideak prestatzen saiatuko gara. Ez dalako arazo indibiduala, kolektibua baino!”, esan dute. Testigantzak jasotzeko galdetegi bat prestatu dute, eta hizkuntza arazoak dituztenei haiekin harremanetan jartzeko esakatu diete: 608 83 20 01 / 688 61 03 03 edo mutrikukogaztetxia@gmail.com.
Esan dutenez, jasotzen dituzten testigantzak gerora salaketa publikoa egiteko erabiliko dira, “beti ere anonimotasuna babestuz”.