Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Birziklapen tasak gora egin du Debabarrenan

Otsailean 387.985 kilo organiko jaso zituzten (biztanleko 5.33 kilo), eta martxoan 441.744,78 (biztanleko 6,07 kilo). Gaikako bilketan plastikoaren birziklapena nabarmen igo dela diote: "Otsailean 127.920 kilo jaso ziren (biztanleko 1,76 kilo), eta martxoan 151.840 kilo (biztanleko 2,09 kilo)".

Asier Alkorta
Mutriku
2020/05/05

Debabarreneko Mankomunitateak jakitera eman duenez, martxoan birziklapen tasa igo egin da eskualdeko zortzi udalerrietan. Guztira, birziklapen tasa %49,63 izan dela esan dute. Martxoa eta otsaila alderatuta, organikoaren bilketa %13,86 igo da, plastikoarena %18,7, beirarena %42,56 eta papera %8,28. Hondakin guztien artean, errefusa %50,37 izan dela esan dute. Herritarren erantzuna “txalotzekoa” izaten ari dela diote Mankomunitateko ordezkariek.

Guztira, martxoan 2.338.316 kilo hondakin batu dituzte; biztanleko 32,13 kilo. Gogorarazi dute, martxoan, alarma egoera ezarri zenetik edukiontzien txipak ezgaituta egon direla herritarren segurtasuna bermatzeko. “Edukiontziak zabalik egonda ere gehiago birziklatu da. Dena dela, oraindik ere birziklapen maila gehiago hazteko aukera dago, eta egungo egoera gainditzen dugunean horretara bideratuko ditugu gure esfortzuak”, dio Iosu Arraiz Debabarreneko Mankomunitateko presidenteak. Hondakinak gutxitu eta sortzen dena ahalik eta gehien birziklatzeko bide hori herritarrekin elkarlanean egin behar dela diote.

Datu zehatzak emate aldera, esan dute otsailean 387.985 kilo organiko jaso zirela (biztanleko 5.33 kilo), eta martxoan 441.744,78 (biztanleko 6,07 kilo). Gaikako bilketan plastikoaren birziklapena nabarmen igo dela diote: “Otsailean 127.920 kilo jaso ziren (biztanleko 1,76 kilo), eta martxoan 151.840 kilo (biztanleko 2,09 kilo)”. Beirari dagokionez, otsailean 127.920 kilo jasotzetik (biztanleko 1,76 kilo) martxoan 182.362 kilo (biztanleko 2,51 kilo) jasotzera pasa da. Azkenik, 231.522 kilo paper jasotzetik (biztanleko 3,18 kilo) 250.695 kilo jasotzera (biztanleko 3,44 kilo) pasa direla gaineratu dute.

Azaldu dute berrogeialdian dagoen kideren bat duten etxeetatik datorren zaborra bereizita kudeatzen dutela. “Une oro lehentasuna eman diogu langileen segurtasunari, eta erabat automatizatuta eta bereizita ari gara hondakin horiek kudeatzen”.

Martxoan gertatu modura, apirilean ere errufusaren kopurua jaitsi egin dela antzeman dute. “Oraindik datu zehatzak ez baditugu ere, paper eta kartoiaren edukiontzian eta edukiontzi grisean (errefusa) jasotako hondakinen beheranzko joera sumatu dugu apirilean”. Dena dela, beherakada hori jarduera ekonomikoaren etetearen ondorioz izango litzatekeela diote, “batez ere ostalaritzan eta gainerako merkataritzan”.

Datu horiekin, hondakin bilketa zerbitzuaren garrantzia “inoiz baino agerikoagoa” dela dio Arraizek. “Ezinbesteko zerbitzua da. Eta langileek erakutsi duten konpromisoa eskertzekoa da. Izan ere, herritarrak etxean konfinatuta dauden bitartean, guztioi bizitza errazagoa egin eta osasuna bermatzeko lanean dihardute”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.